martes, 20 de noviembre de 2012
martes, 6 de noviembre de 2012
Euskal unibertsitateak masifikazio gutxien dutenen artean daude
Itsaso DIEGO
Espainiako Estatuko unibertsitate-sistema aintzat hartuta, euskal unibertsitateak masifikazio gutxien daukatenen artean kokatzen dira, bataz beste 8,9 ikasle izanik irakasle bakoitzeko. Estatuko bataz bestekoa berriz, 12,4koa da, hala adierazi du Eroski Consumerrek Unibertsitateen Gida Praktikoa-an.Euskal unibertsitateak banaka aztertuz gero, Deustukoak izan ditu emaitza onenak, 7,2ko ratioarekin. Honen atzean kokatzen da Mondragon Unibertsitatea, 7,8 ikasle izanik bataz beste irakasle bakoitzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) unibertsitate publiko guztien artean onena izan da, 7,9ko ratioarekin. Nafarroako Unibertsitatea izan da euskal unibertsitateen artean Estatuko bataz bestekoa gainditu duen bakarra: ikasgela bakoitzeko bataz beste 13 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruak garrantzi berezia ematen dio ikasle eta irakasle kopuruen arteko erlazioari, irakaskuntza pertsonalizatuagoa lortzea baita haren zutaberik nagusienetakoa.
Baina masifikazioa ez da gida praktikoan aztertutako alderdi bakarra izan. Ikerkuntza jardunaren arloan, EHUk eta Nafarroako Unibertsitatea dira oparoenak. 2011. urtean Euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore-tesietatik, 321 EHUn egin dira eta beste 182 Nafarroako Unibertsitatean. Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei dagokionez, EHU eta Mondragon Unibertsitateak dute eskasia handiena. Bi unibertsitate hauetan 0,2 eta 0,3 AZL daude irakasle bakoitzeko hurrenez hurren. Estatuko bataz bestekoa 0,45ekoa izanik, Nafarroako Unibertsitatea da Estatuko bataz besteko gainditzen duen bakarra, 1,3ko ratioarekin.
Unibertsitateek enpresa arloarekin daukaten erlazioa ere izan du aztergai ikerketak eta arlo honetan nabarmentzekoa da Mondragon Unibertsitate. Ikastegi txikia izan arren, 3.018 ikaslerekin, 600 enpresarekin eginak ditu ikastaldi hitzarmenak. Master ofizialak funtsezkoak izango dira datozen urteetako unibertsitateen arteko lehia gogorren, eta euskal unibertsitateen artean EHU da oraingoz eskaintza oparoena duena, ehun master ingururekin. Deustu eta Nafarroako Unibertsitatean hogeita hamar inguru dauzkate, hogei inguru Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta hamar bat Mondragon Unibertsitatean.
Unibertsitateen ordenagailu hornikuntza kontuan hartu den beste aspektu bat. Arlo honetan unibertsitate publikoak izan dituzte emaitza kaskarrenak, EHUn eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza. Deustuko unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean aldiz, emaitzak oso bestelakoak dira, hauek ordenagailu bat eskaintzen dute hiru ikasleko.
martes, 2 de octubre de 2012
KMK 2012, dena prest iganderako
Gipuzkuako Ikastolen jaiak urteroko zita du Urriaren 7an Andoainen, aurtengoan Aita Larramendi Ikastolaren eskutik.
On Egin lelopean ikastolaren mugimenduari indarra emateaz gain, gela berriak eraikitzeko dirua lortzea dute helburu. Jaia goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar luzatuko da. 6 kilometro
baino zerbait gehiagoko ibilbidean bost gune banatuko dira; Ikastola,
Sorabilla, Etxabarrieta, Goikoplaza eta Martin Ugalde Kultur Parkea.Herri kirol, puzgarri eta haur jolasen artean, kontzertuek hartuko dute
egunaren tarte handiena; Lauroba, Erramun Martikorena, Ze esatek! edota
Anje Duhalde beste hainabten artean. Bertaratu nahi duten guztientzat autobus zein tren zerbitzu bereziak antolatu dituzte, baita kilometrotarako apropos prestatutako aparkalekuak ere
Storify 36 hildako eta ehunka zauritu itsasontzi istripu batean
Gutxienez 36 pertsona, hainbat ume barne, hil egin dira eta ehunka zauritu izan dira atzo gauean gertatutako itsasotzi istripu batean. Bi itsasontzi talka egin zuten Hong Kong uhartearen hego-mendebaldean, hauetako bat momentua hondoratu egin zen. Oraindik ez dira erreskate lanak bukatu eta hildakoen kopuruak gora egingo duela uste dute Hong Kong-eko poliziak.
Kenneth CUESTA
martes, 18 de septiembre de 2012
Leioako Canpusean aparkatzea garezti saltzen da
Kenneth CUESTA
Lehen Medikuntza eta Odontologia
Fakultatearen aurrean zegoen parking-a kendu egin da eta hau
atletismo pistara egokituko da aldi baterako, hain zuzen ere 2013ko
irailararte.
Carmelo Garitaonandien esanetan
"badakit hau sakrifizio handia eskatzea dela, batez ere
kirolarientzat eta atletismo pistaren erabiltzaileentzat, baina
espero dut denok konturatzea zelan hobetuko den campusaren
irisgarritasuna behin obrak amaitutakoan". Ez bakarrik Canpuseko
gidarien aserretzea ekarri du baita ere polikiroldegian aritzen diren
erabiltzaileentzako.
Obrak bukatzerakoan Canpuseko parking
berriak 1.200 ibilgailurentzako tokia egongo da, honetaz aparte
autobusentzako 20 gordeleku eta autobuseei itxaroteko toki estali
bat.
Panking berriaz aparte Parke
Zientifikoko obrak ere hasi egin ziren pasadan urtean eta
Unbe-Leioako errepide desbideratua izan da.
Espero da Canpuseko obra guzti hauek
2013-2014 urteetarako bukatzeak eta jendearen haserrea eta egonezina
txikiagotzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)