martes, 2 de octubre de 2012

KMK 2012, dena prest iganderako

Gipuzkuako Ikastolen jaiak urteroko zita du Urriaren 7an Andoainen, aurtengoan Aita Larramendi Ikastolaren eskutik. 

On Egin lelopean ikastolaren mugimenduari indarra emateaz gain, gela berriak eraikitzeko dirua lortzea dute helburu. Jaia goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar luzatuko da. 6 kilometro baino zerbait gehiagoko ibilbidean bost gune banatuko dira; Ikastola, Sorabilla, Etxabarrieta, Goikoplaza eta Martin Ugalde Kultur Parkea.Herri kirol, puzgarri eta haur jolasen artean, kontzertuek hartuko dute egunaren tarte handiena; Lauroba, Erramun Martikorena, Ze esatek! edota Anje Duhalde beste hainabten artean. Bertaratu nahi duten guztientzat autobus zein tren zerbitzu bereziak antolatu dituzte, baita kilometrotarako apropos prestatutako aparkalekuak ere


Storify 36 hildako eta ehunka zauritu itsasontzi istripu batean

Gutxienez 36 pertsona, hainbat ume barne, hil egin dira eta ehunka zauritu izan dira atzo gauean gertatutako itsasotzi istripu batean. Bi itsasontzi talka egin zuten Hong Kong uhartearen hego-mendebaldean, hauetako bat momentua hondoratu egin zen. Oraindik ez dira erreskate lanak bukatu eta hildakoen kopuruak gora egingo duela uste dute Hong Kong-eko poliziak.


Kenneth CUESTA