martes, 2 de octubre de 2012

KMK 2012, dena prest iganderako

Gipuzkuako Ikastolen jaiak urteroko zita du Urriaren 7an Andoainen, aurtengoan Aita Larramendi Ikastolaren eskutik. 

On Egin lelopean ikastolaren mugimenduari indarra emateaz gain, gela berriak eraikitzeko dirua lortzea dute helburu. Jaia goizean goizetik hasi eta egun osoan zehar luzatuko da. 6 kilometro baino zerbait gehiagoko ibilbidean bost gune banatuko dira; Ikastola, Sorabilla, Etxabarrieta, Goikoplaza eta Martin Ugalde Kultur Parkea.Herri kirol, puzgarri eta haur jolasen artean, kontzertuek hartuko dute egunaren tarte handiena; Lauroba, Erramun Martikorena, Ze esatek! edota Anje Duhalde beste hainabten artean. Bertaratu nahi duten guztientzat autobus zein tren zerbitzu bereziak antolatu dituzte, baita kilometrotarako apropos prestatutako aparkalekuak ere


No hay comentarios:

Publicar un comentario