martes, 18 de septiembre de 2012

Beldur barik lehiaketaren hirugarren edizioa martxan da


Itsaso Diego

Gazteen artean berdintasun eta errespetuztko harreman eta jokabideak bultzatu eta sortzea helburu duen lehiaketa da Beldur Barik, Berdinsarea ekimenaren fruitua izan dena, EUDEL eta Emakundek emakumeenganako tratu txarren aurkako planaren ondorioz sortua. 

Aurten lehiaketaraen hirugarren edizioa jarri dute martxan eta bertan  Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Aurkeztutako proiektuak bideo formatuan landutako arte adierazpenak izan baharko dira,  indarkeria sexista gaitzesten dutenak. Lehiaketan parte hartzeko deialdia urriaren 31rarte egongo da zabalik. 

Leire Elustondok, pasa den edizioko lehiaketan parte  hartu zuen eta
“esperientzia oso aberasgarria” izan zela aitortu digu. Ermuarrak bere kantatzeko dohainak erebili zituen lehiketaren helburuari heltzeko eta aurten ere kanta bat aurkeztuko du. 

Beldur Barik ekimenak lehiaketa ez ezik, beste hainbat ekintza burutzen ditu gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeko eta bide hortatik gazteen jabekuntza prosezua indartzeko. Aurten adibidez ‘Komiki Mundiala’ edo Flshmob bat egitekotan dabiltza, baita herri mailako tailer eta topaketak ere.  
Beldur Barik ekimenaren aurtengo logoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario